13.208 hondarribiarrek izango dute botu eskubidea igandean

Denetara, Hondarribian 5 hautesleku (Udala, Itsas Etxea Auditoriuma, Amute, Mendelu eta Jostaldi Pilotalekua), 12 atal, eta 21 hautes-mahai daude

0
788

Igandean adin nagusiko 13.208 pertsonek izango dute bozkatzeko eskubidea Kongresurako hauteskunde orokorretan.

Denetara, Hondarribian 5 hautesleku (Udala, Itsas Etxea Auditoriuma, Amute, Mendelu eta Jostaldi Pilotalekua), 12 atal, eta 21 hautes-mahai daude.

Jostaldi Pilotalekko hauteslekuan 5.862 hondarribiarrek izango dute bozka emateko eskubidea, Itsas Etxea Auditoriumean 3.074, Mendelun 1.926, Amuten 1.196 eta Udaletxean 1.150.