2020ko Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du Kultura Departamenduak

Entregatzeko urtarrilaren 30, 31 eta otsailaren 1ean egin behar da BAZen

0
1042

Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2020ko Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du, non edozein pertsonak parte hartu ahal izango duen. Erabiliko duten teknika librea izango da: margoa, marrazkia, kollage, etab., lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute.

Kartelen neurria 70 x 50 zmtakoa eta bertikala izango da eta neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira lehiaketarako onartuak izango.

Karteletan derrigorrez ondoko lema azalduko da: “HONDARRIBIA – INAUTERIAK 2020”. Sailkatutako lehen kartelari 450,00 euroko saria emango zaio, eta bera izango da 2020ko Inauteriak iragartzeko erabiliko dena. Lanak BAZen entregatuko dira (Javier Ugarte, 6), urtarrilaren 30 eta 31n goizeko 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00tara, eta otsailaren 1ean goizeko 9:00etatik 13:30era.

Lanak jendaurrean jarriko dira otsailaren 17tik otsailaren 29 arte (biak barne), Arma Plazan.