Letxunborro hiribidea. / Irungo Udala

Obra arloak jakinarazi du asfaltatze kanpainak amaitu dituela aurtengo aurreikusitako jarduketak eta 2021ean ekingo diola berriz. Azken asteetan hobekuntzak egin dira Andrearriaga kalean, Tesatik ‘Errepublika’ izenaz ezagutzen den eraikineraino; Letxunborro hiribidean, Café Irungo biribilgunearen eta Ibis hotelaren biribilgunearen arteko zatian; Siutseko igoeran, eta Luis Mari Tolosa, Julian Gayarre eta Lekuona Misiolaria kaleetan.

Honako hauek falta dira kanpaina osatzeko, eta datorren urteko urtarriletik aurrera egingo dira: Bizkaia, GI-636 azpiko pasabidea-Urdanibia hotela, Larrugin, Luis de Uranzu, Aranzateko Jauna, Policarpo Balzola, Eguzkitzaldea, Cesar Figuerido, Maria Juncal Labandibar, eta Atalaya hoteleko biribilgunerako sarbidea.

Hobekuntza horiek egiteko aurrekontua, guztira, 709.877,54 eurokoa da, eta egiteko epea, 6 hilabetekoa. Asfaltia SL enpresak egingo ditu lan horiek.