Dena prest datorren Herri Kanta Jaialdirako. / Hondarribiko Udala

29. urtez jarraian Kultura departamentuak antolatuta Herri Kanta Jaialdia ospatuko da. Maiatzaren 20an burutuko da, 11.30etan Gipuzkoa Plazan.

Bertan parte hartu nahi duten abesbatzek BAZen izena eman beharko dute apirilaren 25eko ordubata baino lehen, taldearen izena, zenbat partaidek osatzen duten taldea, zuzendariaren izena, harremanetarako pertsonaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa, eta bazkarira joango diren partaideen kopurua adieraziz.

Parte hartu ahal izateko, abesbatzek ondoren zehazten diren baldintzak bete beharko dituzte:

– Ahots berdinekoak edo mistoak izan litezke eta bertako kideak 16 urtez gorakoak izango dira.
– Abesbatza bakoitza gutxienez zortzi kidez osatuko da.
– Talde bakoitzeko kideen % 80 gutxienez, hondarribiarrak izango dira, Hondarribian jaioak edo bertan bizi direnak.

Talde bakoitzak, jaialdian zehar bi kanta abestuko ditu eta zuzendarien artean ostiralean apirilaren 27an 13:30etan udaletxean egingo den bileran aukeratuko den beste abesti bat ere.