Txomin Sagarzazu (e) eta Kalixa Silanes. / Martin Tellechea

2018 urtean zehar Arma Plaza Fundazioak aurrera eramandako aktibitateak onarpen zabala izan zuten hondarribiarren eta eskualdeko pertsonen artean. Guztira 78.237 bisitari jaso baizituzten antolatutako erakusketa, hitzaldi eta ikusentzunezko proiektu ezberdinek, iaz baino %10a baino gehiago. Horietatik, 4.476 bertako hiritarrak izan dira, 2017an baino %56,63 gehiago.

“Guztira 19 erakusketa antolatu dira urtean zehar. Bertako Artisauen produktuen salmentak ere gora egin dute, batez ere Hondarribia, ñabarduren hiria liburuaren salmentak bultzatua”, aipatu du Arma Plaza Fundazioko lehendakariordea den Kalixa Silanesek.

“Fundazioa aldi baterako erakusketak ipintzeko gune bat bezala kontsolidatu da eta aurten ere kalitatezko eskaintza zabala aurkezten jarraitu nahi dugu”, gehitu du Silanesek.

2019an ekitaldi gehiago

Txomin Sagarzazuk, Arma Plaza Fundazioaren lehendakariak, adierazi du “urte honetarako prestatu ditugun erakusketa eta aktibitateak era askotakoak izango dira eta bisita gidatuekin jarraituko dugu”, adierazi du Arma Plaza Fundazioaren lehendakaria den Txomin Sagarzazuk.

Aldi baterako erakusketen artean, Javier Ugarteren (1852-1919), heriotazaren ehun urteurrrena dela eta ekainaren 27an erakusketa bat antolatu da eta abuztua arte luzatuko da.

Behin erakusketa hau amaitua, Hatxeroak proiekturen momentua iritsiko da 3 ekitaldi berezirekin: Ikerketa lan baten aurkezpena, dokumental baten proiekzioa eta erakusketa bat, hain zuzen.

Beste aldetik, “bostgarren urtez Ezagutu zure hiria proiektuarekin jarraituko dugu. Oso harrera ona izan baitu 2018an. 300 pertsona baino gehiago parte hartu dute eta aurten ere dinamika berdinarekin jarraituko dugu. Halaber, Hondarribian jaiotako guztiek %50eko beherapena izango dute aurten bisita hauetan”, gehitu du Sagarzazuk.

Bukatzeko, Sagarzazuk aipatu du “aurten 100.000 euroko partida izangi dugu Mariñel itsasontziko berritze lanak aurrera eramateko”.