8 eta 12 urteko gazteentzat teknologia tailerrak antolatu dira Gabonetarako

Izenemateko epea abenduaren 5ean itxiko da

0
749
8 eta 12 urteko gazteentzat teknologia tailerrak antolatu dira Gabonetarako.

Udaleko Gazteria departamentuak, GazteTEK tailerren zortzigarren edizioa egingo du Gabonetan. Hala eman du aditzera María Serrano Gazteria zinegotziak. Izenematea irekita dago www.hondarribia.eus/gazteria gunean edo Gazteen Zerbitzua.

“Ekintza hauek Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren aldeko planaren baitan antolatzen dira Bidasoa Biziriken lankidetzarekin” esan du Serrano zinegotziak. “Helburua, ekintzailetza sortzailea bultzatu eta espiritu ekintzailea esnatzea adin goiztiarretatik, teknologia berriak ezagutzera emanez bideo-jokoen diseinuari, programazioari eta robotikari buruzko zenbait tailerren bidez.

“Abenduaren 27, 28, 29 eta 30ean, eta urtarrilaren 3 eta 4an izango dira, Soroetako Ikastetxean eta goizeko 9:30etik 13:30era. Tailerrak doakoak izango dira eta kopurua baina eskatzaile gehiago badira, zozketa egingo da.

8, 9 eta 10 urtekoentzako tailerrak

ROBOTIKA, ERREALITATE AREAGOTUA ETA 3D INPRIMATZEA

Tailer honetan hainbat jarduera egingo dira: robot bat muntatzea, bere funtzioak programatzea eta operazio berriak egin ditzan bere mekanismoak berrasmatzea, eta robotari errealitate areagotua hornitzea. Teknologia berritzaile hau nola dabilen ikasiko dute, beraien betaurrekoak eta beraien 3D agertokiak eraikiz, horiekin elkarreraginean aritzeko. Tailerra amaitzeko, 3Dko diseinuari eta inprimaketari buruzko oinarrizko ezagutzak ikasiko dira.

11 eta 12 urtekoentzako tailerrak

ROBOTIKA, ERREALITATE AREAGOTUA ETA 3D INPRIMATZEA

Tailer honetan taldeko jarduerak egingo dira, eta robotikaren kasuan ibilgailu robot bat muntatu eta programatuko da. Programatu ondoren, parte-hartzaileek robotari animazioz hornitzeko eta tablet edo mugikor batetik ikusteko mekanismoak ezarriko dizkiote. Parte-hartzaileek eurek egingo dituzten hiru dimentsioetako betaurrekoak erabiliz errealitate areagotuaren teknika ezagutuko dute. Azkenik, 3D inpresioa landuko da, elementuak diseinatu eta inprimatuko dira, eta tailerraren lehenengo fasean diseinatutako robotari erantsiko zaizkio.

Informazio osoa http://www.hondarribia.eus/eu/gaztetek.