Arigunea. / Abotsanitz Herri Batzarra

Hondarribiko Abotsanitz alderdiak Euskaraldiarekin bat egitea erabaki zuen joan den asteko herri batzarrean eta dagoeneko Ariguneak izendatu ditu udal bulegoa nahiz Portu auzoko egoitza.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldia, eta bigarren ekitaldiko berritasunetako bat dira Ariguneak. Euskaraz lasai egiteko guneak dira, entitateei Euskaraldian modu kolektiboan parte hartzeko eskaintzen zaien aukera. Abotsanitzek bere eguneroko jardueran euskaraz jarduteko konpromisoa berretsi du modu horretara.

Era berean, Abotsanitzek dei egiten die hondarribiarrei Euskaraldiarekin bat egin dezaten, bai Ahobizi edo Belarriprest rolak hartuz, bai Euskaraldiaren Hondarribiko talde dinamizatzailearekin bat eginez.

Informazio gehiago behar duenak 688 86 53 98 telefonora deitu edo hondarribia@euskaraldia.eus helbidera idatzi dezake.