Abotsanitzek bere aldizkariaren ale berri bat kaleratu du

Aiza aldizkariaren 4. alea da

0
1117

Urte berriarekin batera Aiza aldizkariaren 4. alea kaleratu Abotsanitzek. “Herritarren partehartze desberdina izan dugu oraingoan ere. SATen (Sasetaren Aldeko Taldea) ibilbidearen inguruko idazlana aurkitu dezakegu, Martxel Mariskal elkarrizketatu dugu”, diote Abotsanitz udal taldetik.

Udalgintza atalean, udalean egindako eskaerak, proposamenak eta lanketak aurkitu daitezke. “Kanttua” atalean, kultura arloa jorratu da, Sara Otaño eta Kontxi Goñiren bidez. “Eta amaitzeko, besteak beste, euskarari dagokion atala, Korrika 20 eta Hondarribiko hizkuntza kale neurketaren emaitzen laburpenarekin”.