Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea. / Hondarribiko Udala

Abuztuak 19 arte irekita egongo da Hondarribiko jaietan txoznak jartzeko eskaria egiteko aukera. Eskaera udalean egin behar da, BAZen (Biztanlearen Arreta Zerbitzua). Ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 9.00tatik eguerdiko 13.30ak arte da. Arratsaldez itxita dago.

Zozketa abuztuaren 20an egingo da, 13:30ean, Hondarribiko Udaleko Areto Nagusian.