Adaxka-Kemen elkartrukea egingo du Marboleny taldearekin. / Hondarribiko Udala

Bihar eta etzi Irungo Adaxka-Kemen eta Kataluniako Les Preses herriko Marboleny dantza taldearen elkartrukea izango dugu Hondarribian. Kemen Dantza Taldea 2011. urtean hasi zen bere harrobia den Adaxkako dantzari gazteekin beste herrialdetako dantza talde gazteekin elkartrukea egiten. 4 eta 16 urte arteko 300 haur eta gaztek osatzen dute harrobia.

Kemen Dantza Taldeak bihar bakarkako saioa egingo du, Santa Maria Madalena auzoan, 20:00etan.

Ostiralean aldiz, bi taldeen saioa ikus ahal izango da. 17:30ean dute hitzordua gune berean, eta gero kalejira egingo dute herrian zehar. Amaitzeko, 19:00etan biek batera ikuskizuna eskainiko dute berriz ere Santiago kalean, auzoko jaietako txupinazoa eman eta gero.