Agerraldia batzokian izan da. / Hondarribiko EAJ

Hondarribiko EAJ udal taldeak agintaldiko emaitza nagusiak aurkeztu ditu gaur. Txomin Sagarzazu alkateak hamar puntutan laburtu ditu lortutako emaitza nagusiak:

1. Kultur ekipamendu berrietan programazioa sendotu eta Ondarea gizarteratu: 2 milio euro

2. San Pedro, Santiago, Javier Ugarte eta Santiago Compostela kaleak berriritartu: 3,5 milio euro

3. Zuloaga etxea berritu eta liburutegiaren zerbitzua hobetu: 500 m2-1200 m2 / 38 ordu astean-57 ordu astean

4. Euskaraldia babestu eta Euskara Sustatzeko ekintza planaren bidez bultzatu

5. Mendelu berriaren proiektua martxan jarri

6. Herria garbi mantendu: 4 milioi euro

7. Babestutako etxebizitzak: 65 Muliaten eginak. Presa I eta II martxan: 118 etxebizitza. Alokairua sustatu gazteei begira

8. Gizarte premia duten premia duten pertsona eta familiei aholku eman eta lagundu. 5 milio euro

9. Herriko elkarteen jarduera babestu: 2,3 milioi euro

10. Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiarekin lankidetza: Amuteko biribilgunea, Jaizubia-Amute bidegorria, sare konpontzaileen eraikuntza eta Higerreko errepidea eta mendi-hegala egonkortu

Agintaldi-planaren betetze-maila handia izan dela azaldu du: “gaur egun %80 inguru beteta dago, bai 28 proiektu esanguratsuei dagokienez, baita beste 46 proiektuei dagokienez”. Bete ez direnen inguruan azalpenak eskeini ditu Sagarzazuk: “eguneroko bizitzan, familia bizitzan eta beste edozein erakunderen bizitzan gertatzen den bezala, guri ere gelditu zaizkigu agintaldi honetan bete gabeko proiektu batzuk. Dena den, bete gabekotzat jo ditugunetan ez dira denak maila berekoak”.

Batzuk ezin izan dira gauzatu lege aldetiko mugengatik: “artxiboa Egiluz jauregian kokatzea ezinezkoa da eraikuntza babestua delako. Etxearen zurezko egiturak ezin du artxiboko biltegiaren pisua jaso, eta ezin da zurezko egitura aldatu. Hortaz, beste aukeren azterketan ari gara, kontuan hartuta zerbitzu hori eskaintzeko etxe batek baldintza exijenteak bete behar dituela”.

Lehentasunen arabera aldatu behar izan direla beste batzuk aipatu du ere: “Bigarren Enpresa Mintegia abian jarri aurretik, Puntaleko lokal hori Udal Hirigintza Departamentua kokatzeko erabiltzen ari gara, Udaletxeko lanek irauten duten bitartean. Donostia kaleko aparkalekuaren inguruan ere azalpenak eskaini ditu: “Presan aparkalekua egitea lehenetsi dugu babestutako etxebizitzen sustapenarekin batera egiteko aukera izango dugulako epe labur samarrean”. Azkenik, berriritartze proiektu eta obren inguruan aipamena egin du ere: “Santiago kaleko 1. zatia eta Arrantzale auzoa ez ditugu egin oraindik, lehentasuna eman diogulako Iturriberriko biribilgunea eraberritzeari. Baina argi dago lanok egitekotan gaudela”. Agintaldi Planean jasota ez dauden beste hainbat proiektu ere gauzatu direla esan du Txomin Sagarzazuk. “Hiri Antolamendurako Plan Orokorra da aipagarriena: hiriaren orainaldiko eta etorkizuneko planeamendua finkatu du eta hortik abiatu dira hainbat hirigintza-ekimen”.

Emaitzen atzetik, pertsonak

Azken hitzak pertsonen inguruan izan dira. Eskaini diren emaitzen atzean erakundea eta pertsonak daude. Erakundeari dagokionez, udalaren kudeaketa-eredua hobetzen ari direla esan du Sagarzazuk eta gobernantza onaren bidea hartua dutela.

Udal taldeari dagokionez, “talde sendoa osatu dugula harro esaten dut. Sendoa, hamar zinegotziko taldeak aukera eman digulako eguneroko udal kudeaketan aritzeaz gain, herritarrengandik proposamenak, kexuak eta iradokizunak jasotzeko aukera paregabea eman digulako. Talde-lan koordinatuan aritu gara, modu kohesionatuan, eta gure arteko lan-giro apartean. Eskerrak eman nahi dizkiet zuen aurrean taldekide guztiei egindako ekarpen bikainengatik”.