Aurrekontua 800 eurokoa izan da. / Hondarribiko Udala

Udal Brigadako langileek Bernat Etxepare kalean dagoen ainguren txokoa egokitu berri dute.

Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “Bernat Etxepare kale erdian dagoen txokoaz ari gara, mugimendu handia duen ingurua Hondarribian. Azken egunetan egin diren lanei esker aingurak ahal den gehien ikusteko helburua bete dugu”.

Aurrekontua 800 eurokoa izan da eta Udal Brigadako langileek egin dute lana.