Txomin Sagarzazu eta Maria Serrano gazte boluntarioekin. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak harrera egin die gaur Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak antolatutako ekimenetan parte hartu duten gazte bolondresei. Txomin Sagarzazu alkateak eta Maria Serrano Gazteria zinegotziak euren lanaren garrantzia azpimarratu dute ekitaldian, eta gizarteari egiten dioten ekarpena nabarmendu. Esker onaren adierazgarri, aitortza-diploma bana eman dizkiete.

Guztira 25 izan dira antolatutako ekimenetan laguntzen aritu diren gazteak. Txomin Sagarzazu alkateak, eskerrak emateaz gain, “gizarteari egindako ekarpena eskertu nahi diet, gizartean ez garela bakarrik bizi eta komunitateari laguntzeak dauzkan onurak handiak direla gogorarazi”.