Egutegiak 3 eurotan daude salgai. / Buruzagien Batzordea

Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak azken urteetan ohi izan den bezala egutegiaren edizio berria prestatu dute, Quique Escalante Memorialeko argazkien aukeraketarekin egindakoa. 2019ko egutegiak diseinu modernoa dauka, iazkoaren antzekoa, txuri, beltz eta gorri koloreetan oinarrituta. Irudien tamaina inoiz baino handiagoa da, memorialaren XII. edizioan parte hartu eta aukeratu diren 24 argazkiei protagonismo handiagoa emanez. Hilabete bakoitzeko bi argazki hautatu dira eta, besteak beste, lehiaketaren irabazleak ikus daitezke: lehen hiru sariak, Danborradaren sari berezia eta Gazte saria.

Iñaki Goikoetxearen hitzetan, Alardearen komunikazio batzordearen arduraduna, “beste urte batez egutegiak salgai jarri dira, eta geroz eta interes gehiago jasotzen dituzte. Alardea finantziatzeko iturri bat da”. Diseinuaren aldetik azaltzen du “sare sozialen informazioa” sartu dela, “harrera oso ona izan dutenak, baita webgunearen informazioa”, maiatzean berritu zena.

1.800 ale argitaratu dira eta dagoeneko 3 eurotan Irungo hainbat dendatan eros daitezke. Honako hau da zerrenda osoa:

– Dalton taberna, Maria Juncal Labandibar kalea 5 (Behobia)
– Amalen liburudenda, Bertsolari Uztapide kalea 12 (Palmera-Montero)
– Cesar Zuñiga ileapaindegia, Junkal kalea 12
– Bidasoa altzairu denda, Nafarroa etorbidea 9
– Manolo taberna, kale Nagusia 13
– Geno mertzeria, Serapio Mugica kalea 28 (Pio XII)
– Ongi Etorri taberna, Andrearriaga ibilbidea 1 (Bentak)
– Auzoko Taberna, Bizkaia kalea 11
– Etxebeste estankoa, Andrearriaga ibilbidea 8 (Bentak)
– Noray kafetegia, Andrearriaga ibilbidea 10 (Bentak)
– Aliprox Rafa supermerkatua, Geltoki kalea 22 (San Miguel)
– Gure Ametsa taberna, Colon hiribidea 35
– Aldabe liburudenda, Nafarroa etorbidea 6
– Zerua Taberna, Arbesko Errota kalea 18
– Aguirre okindegia, Junkal kalea 24
– Carmen ileapaindegia, Salis etorbidea 24
– Pastas Ana, Pio Baroja kalea 1
– Ciaboga taberna, Jacobo Arbelaiz kalea 1
– Txintxo taberna, Dario de Regoyos kalea 2
– Ogi-Berri okindegia, Pio Baroja kalea 26
– Irun sarraila-denda, Hondarribia kalea 3
– Urdalde jatetxea, Txingudi merkatal gunea
– Sirimiri kafetegia, Colon hiribidea 27
– Aguirre okindegia, Junkal kalea 24
– Belaskoenea Auzo Elkartea, Ferrones kalea 34-behea
– Jon hornidurak, Virgen Milagrosa kalea 4
– Arbes taberna, Arbesko Errota kalea 21
– Ciaboga taberna, Colon hiribidea 46
– Arantxa taberna, Araba kalea 28