Alde Zaharrean hobekuntza lanak egiten ari dira

Azken egunotan, Harategi eta Denda kaleetan, lurreko adokinak egokitzen ari dira, irisgarritasuna hobetzeko asmoarekin

0
743

Udala hobekuntza lanak egiten ari da Alde Zaharrean. Azken egunotan, Harategi eta Denda kaleetan, lurreko adokinak egokitzen ari dira, irisgarritasuna hobetzeko asmoarekin.

Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “pasa den astean hasi ziren lanak, eta egoera onean ez dauden adokinak egokitzen ari gara, irisgarritasuna hobetzeko asmotan. Zenbait hiritarrek egin ziguten eskari bati erantzun egin diogu horrela”.