Proiektu osoaren aurkezpena gaur egin da Hondarribiko Arma Plazan. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Alde Zaharraren Plan Berezia, Harresien Plan Zuzentzailea eta Zuhaiztiaren Plan Zuzentzaileak bat egingo dute Hondarribian. Proiektu osoaren aurkezpena gaur egin da Hondarribiko Arma Plazan, eta hantxe egon dira Txomin Sagarzazu alkatea; Fernando Cobos Harresien Plan Zuzentzaileran idazlea; eta Ricardo Ruiz, Plan Bereziaren Aurrekinaren idazlea.

“Epe luzerako proiektu orokor eta anbizioz beterikoa dugu” esan du Txomin Sagarzazu alkateak. “Auzoaren ezaugarri urbanistikoak arautuko dituen dokumentua da Plan Berezia, hirigintzaren aldetik etorkizuneko Alde Zaharra nolakoa izango den esango baitu dokumentu honek. 2020an abiatuko da hiritarren Parte Hartze prozesua, Plan Bereziak, ikuspegi tekniko batetik, isla ditzan Hondarribiko herritarren borondateak eta desioak”.

“Hiritarren iritzia jakin nahi dugu. Hala, gonbidatu nahi ditugu bai gaur arratsaldeko hitzaldira, eta astelehenetik abenduaren 31 arte Arma Plazan egingo den erakusketara, jarraian gero Zuloaga Etxera pasako dena. Urtarrilean eta otsailean zenbait saio egingo ditugu hiritarrekin”, gehitu du Sagarzazuk.

Informazio osoa: http://www.hondarribia.eus/eu/aldezaharra.

Hondarribiko Alde Zaharraren Plan Berezirako Hiritarren Parte Hartzearen Programan egingo diren ekintzak:

15/01/2020: Hiritarrei irekitako tailer parte-hartzailea: Alde Zaharreko errealitatea
18/01/2020: Bisita parte-hartzailea: Alde Zaharrari bestelako begiradak
25/01/2020: Bisita parte-hartzailea: Alde Zaharra balorean jarri
08/02/2020: Hiritarrei irekitako tailer parte-hartzailea: Ingurune zaintzaileak