Alfonso Sastre eta Eva Forest omenduko dituzte larunbatean Itsas Etxean

Sarrera doakoa da, eta gonbidapenak https://tickets.kutxabank.es/ aplikazioaren bidez edo Arma Plazan

0
844

Larunbata honetan, otsailak 20, Itsas Etxea Auditoriumean Alfonso Sastre eta Eva Foresti omenaldia egingo zaie.

“Zutoin Beltza” antzezlana ikus ahal izango da gazteleraz lehenik (17:00) eta euskaraz ondoren (19:00). Sarrera doakoa da, eta gonbidapenak https://tickets.kutxabank.es/ aplikazioaren bidez edo Arma Plazan.

1986an idatzitako eta Eva Forestek 1993an argitaratutako “La columna infame” izeneko antzezpenaren euskal ordaina (‘Zutoin Beltza’ izenekoa Fito Rodriguezen itzulpenaren arabera). Alfonso Sastrek 95 urte beteko ditu larunbatean bertan eta horren harira antolatu dute ekitaldia Alfonso Sastre eta Eva Forest-en lagun taldeak.

Obraren zuzendaritza lana Olatz Beobidek egin du eta aAktoreak Klara Badiola, Asier Hernandez eta Dorleta Urretibizkaia dira. Musika aldiz, Manu Gaigneren kontu doa.