Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea. / Hondarribiko Udala

Udala Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana bukatzen eta eskola-inguruneak hobetzeko ekintza bat bultzatzen ari da. Udal gobernua Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP) interesa agertu duten eragile guztiekin batera lantzen aritu da, laster argitara emango dena. Planaren gakoetako bat eskola-inguruneak bizigarriagoak izatea da, eta lehen ekintza bertan dugu: haur eta lehen hezkuntza duen Ama Guadalupekoa eskola-ingurunea izango da espazio hau atseginagoa bihurtzeko ekintza piloturako tokia, bereziki hezkuntza komunitatea eta bizilagunen beharretan pentsatutakoa.

Proposamenak irisgarritasun, segurtasun eta erakargarritasun arazoak konponduko ditu, pintura eta hiri-altzarietan oinarritutako esku-hartzearen bidez, horrela bertan egotea, jolasa eta oinez eta bizikletaz mugitzeko erosotasuna erraztuz. Proiektua ezagutzeko interesa duten pertsonak publikoa izango den aurkezpenera joan daitezke, iritzi eta iradokizunei irekia izango dena, irailak 21ean, larunbata, 11:00etan, Bitoriano Juaristi kalean, eskolako sarrera ondoan.

Ekintza Europako Mugikortasunaren Astearen baitan kokatzen da. Topaketa honetan jasoko diren ekarpenek balioko dute proposamena egokitu eta gauzatzeko. Gainera, ondoren emaitzaren ebaluaketa egingo da hobekuntzak egiaztatzeko, eta aldaketak eta ekintza mota hau Hondarribiko beste eskola-ingurunetara zabaltzeko aukerak aztertzeko.