Bera kalea. / Hondarribiko Udala

Pasa den astean bukatu ziren udalak Bera kaleko zenbait espaloietan egindako hobekuntza lanak.

“Zorua eta kanalizazioa berritzeaz gain, argiztapena hobetu da ere, kontsumo baxuko argiak jarriz”, esan du Txisun Altunak, Zerbitzu eta Obren Zinegotziak. “Duela hiru urte egin zen espaloi konponketen jarraipena izan da”.

Lanen aurrekontua 39.571,84 eurokoa izan da (BEZa barne).