Saridunak argazkia atera zuten udaletxeko areto nagusian. / Hondarribiko Udala

Udaletxeko areto nagusian Inauteriak direla eta Kultura eta Merkataritza departamentuek antolatutako sari desberdinen banaketa burutu zen atzo19:30etan. Bertan izan ziren Kulturako zinegotzia Kalixa Silanes, Goio Uriarte Kultura teknikaria, udaleko hainbat zinegotzi eta nola ez partehartzaileen ordezkaritza handi bat.

2018ko karroza lehiaketako lehen saria Amute-Kostako Auzolagunak taldeak irabazi du, bigarren Carlos Zapirain sailkatu da eta hirugarren HKT La3.

D taldeko konpartsa lehiaketan lehen saria Txotxuak taldearentzat izan da, bigarrena Amute-Kosta auzolagunentzat eta hirugarrena HKT La3 sailkatu da.

A konpartsen (bakarkakoak) saria Guillermo Sodupek irabazi du, B konpartsena (2 eta 5 pertsonek osatutakoa) Tresekilibrados-ek eta C konpartsena (6 eta 15 pertsonek osatutakoa) Mendialde taldeak. Hondarribikoa ez den konpartsa eta karroza onena Santiagoko Deabruak-ek irabazi du.