Andres Indurainen Anónimo argazkia. / Hondarribiko Udala

Andres Indurainek lortu du Aste Santuko Argazki Lehiaketako argazki onenaren saria. Bere Anónimo argazkia da, hain zuzen, garailea. Bigarren, Javier Salaverria izan da Aterpean lanari esker, eta hirugarren, Miguel Angel Prado, El féretro y la guardia delakoaren egilea. 500, 400 eta 300 euro jaso dituzte, hurrenez hurren.

58 argazkik hartu dute parte, guztira, lehiaketan. Epaimahaia Mikel Etxeberria, Floren Portu eta Julian Lazkanotegi argazkilariek osatu dute, eta Goio Uriarte Kultura teknikariak egin ditu idazkari lanak.