Ezazagunok 2008an sortu zen. / Hondarribiko Udala

Larunbatean, hilak 13, 20:00etan, Itsas Etxean, Ezezagunok Antzerki Elkarteak bere azken antzezlana eskeiniko du gazteleraz. “La paz y otras lunas”, Aristofanesen, antzinako Greziako genero komikoaren adierazgarri nagusiaren La paz obratik habiatuta.

Trigeo, Atenasko nekazari bat, nekatuta dago gerraz, eta hainbeste behar eta sufrimendu izateaz. Bidaia luze bat egingo du Olimporaino, gerraren jainkoa den Aresek bahitutako Bakea erreskatatzeko asmo sendoarekin. Obra antzezten duten komedianteek historiari buruzko euren bertsioa sortzen dute, eta kexu dira Aristófanesen burutazioez. Bi mundu paralelo satira honetarako.

Ezazagunok 2008an sortutako irabazi asmorik gabeko antzerki-elkarte bat da. Bere jardueraren funtsa da adimen-urritasuna duten aktoreei antzerki-prestakuntza eskaintzea, gero aktore horiekin antzerki emanaldi publikoak egitea, eta antzerkiaren beraren dinamiken bidez, parte-hartzaileei eguneroko bizitzan erabilgarriak diren tresnak ematea.