Ikuskizuna Itsas Etxean izango da. / Hondarribiko Udala

Igande honetan 19:30ean Itsas Etxean Como ceniza blanca sobre una hoguera antzerki lana ikus ahal izango da. Nestor Villazon da egilea, eta «La tejedora de sueños» konpainiak aurkezten du.

Zaragoza, 1485. Espainia zatitua Inkisizio Santuaren bitartez batu nahi dute Errege-erregina Katolikoek. Defentsa lan horretan, hiriko judu aberatsenak Pedro de Arbués inkisidore nagusiaren hilketa prestatzen ari dira. Ondorioak hasiera-hasieratik hasi dira nabarmentzen.

Konspirazio horren parte izateko zalantzatan dauden Yannis eta Milena atxilotu eta espetxeratu egin dituzte; hala, obrak heretiko baten ohiko epaiketa batera eramango ditu ikusleak.