Hendaiako geltokia. / Hendaiako Udala

Urte bukaera honetan aparkatzeko neurri berriak hartu ditu Hendaiako Udalak geltokiko inguruetan, auzoko funtzionamendua errazteko:

– 15 minutu geltokiaren Effia aparkalekuan, abenduaren 21 astelehenetik aurrera, Herriko Etxeak galdeginik erabakiak.
– Geltokiaren aparkalekurako abonamendu eskaintza berria, auzokoentzat abantailatsuagoa, abenduaren 21etik aurrera.
– Geltokiaren aparkalekuan, oraingo 90 lekuetatik 105 lekuetara pasatzea. 105 leku horiekin eta etorbidean aparkaldi laburreko 9 aparkalekuak atxikitzen direlarik, errazago izango da ibilgailuen aldizkatzea.
– De Gaulle jeneralaren etorbidea berriz irekiz erdigunetik geltokirantz festetan.

De Gaulle jeneralaren etorbideko lan guztiak (saneamendu berria) 2021eko otsailerako burutuko direla aipatu behar da.