Arantza Rojok eramango du hiriko bandera ostegunean

Abuztuaren 15ean Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko Zaindaria omentzeko jaia ospatzen da

0
1763

Abuztuaren 15ean Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko Zaindaria omentzeko jaia ospatzen da.

Hori dela eta, Meza Nagusia ospatzerakoan, hiriko bandera udaletxetik Eliza Nagusira eramaten da, eta bertako presbiterioan egoten da irailaren 8a bitarte. Bandera lekuz aldatzeaz Arantza Rojo udal zinegotzia arduratuko da. Ekitaldia ostegunean 10:30ean hasiko da.