Igandean izango da antzelana Itsas Etxean. / Hondarribiko Udala

Igandean, 19:30ean, Itsas Etxean, Argiaren hautsa antzezlana izango dugu. Sarrerak ohiko bideetatik saltzen dira 8 eurotan, prezio erdian 18 urtetik beherakoentzat.

Mireia Gabilondo da zuzendaria eta Miren Gojenola, Mikel Laskurain, Ander Iruretagoiena eta Ane Salvador aktoreak.. Testoak aldiz, Luis Elizetxearenak.

Milagrosek, bizipoza darion emakumeak, Manuel zakar eta iheskorra ezagutuko du zahar egoitza batean. Milagrosek bizitza maite du, Manuel heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da.

Antzezlana bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena. Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko “beste bizitza hori” jorratzen du.