Arma Plaza Fundazioa, Durangoko azokan

Aurten ere, Arma Plaza Fundazioa Durangoko Azokan da, bere euskarazko argitalpenak aurkeztuz

0
792

Aurten ere, Arma Plaza Fundazioa Durangoko Azokan da, bere euskarazko argitalpenak aurkeztuz.

Fundazioaren ibilbidea hasi zenetik, gehien landu den ardatzetako bat hiriaren ondarearekin zerikusia duten gaiak argitaratzea izan da, hiria sentitzen eta maitatzen dute profesionalek zein hondarribiarrek idatziak.

13 argitalpen tematiko egin dira, honela banatuak:

– 10 liburu, 2 unitate didaktiko, karta-joko bat (Kapen). Hainbat hizkuntzatan egindako bertsio guztien artean (batzuk gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) 21 argitalpen daude.
– Constantino Virtoren Arrantzaleak (2013) liburuaren lehen argitalpena behin berrargitaratu da; Javier Sagarzazu eta Ylenia Benitoren Hondarribia, ñabarduren hiria (2017) liburua bi aldiz berrargitaratu da (2018 eta 2019) eta Kapen (2018) behin berrargitaratu da.

Arma Plaza Fundazioak argitaratutako azken argitalpena Mikel Jauregiren “Hondarribiko Hatxeruak” (2019) liburua da, eta Durangoko Azokan ere egongo da.

Hizkuntzen banaketa hau izan da:

– Euskara: 8 argitalpen
– Gaztelania: 6 argitalpen
– Elebiak GAZT/EUS: 4 argitalpen
– Frantsesa: 2 argitalpen
– Ingelesa: argitalpen 1