Erramu Igandean emango da lehen urratsa.

Arma Plaza Fundaziotik, Hondarribiko kultur ondarea hedatzeko bere helburuarekin bat eginez, Aste Santu honetarako ekimen bat martxan jarriko da. Igande honetan, Erramu Igandean, www.armaplaza.eu orrian eta bere sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Instagram) emango da lehen urratsa.

Kalixa Silanes, Kultura zinegotzia eta Arma Plaza Fundazioko presidenteordeak dioenez, “ekimenaren oinarria Hondarribiko Aste Santuko datu historikoak hedatzea izango da, bai Fundazioaren sare sozialetan baita web orrian ere, www.armaplaza.eus. Gainera, argazki zaharren aukeraketa bat egin dugu, eta sare soziale bidez eskatuko diegu erabiltzaileei parte hartzea, hala gure Aste Santuaren inguruan ezagupena handitu dadin”.

“2018 martxoan ‘Ezagutu zure hiria’ programaren barnean egin genuen hitzaldi eta bisita gidatu bati esker, Jose Luis Arbelaiz, Koldo Ortega eta Ion de Pablosen esku joan zena, Hondarribiko Aste Santuaren inguruko informazio oso interesgarriak biltzen joan gara, datozen egunotan aditzera emango ditugunak. Hiruei eskerrak eman nahi dizkiet emandako laguntzagatik”, jarraitu du Silanesek.

“Aipatu behar da ere, Jose Mari Lopez hondarribiarraren laguntzari esker, bere Hondarribiko postal zaharren bilduma erabili ahal izan dugula, eta aintzinakoa den (gutxienez XVII. mendekoa) ospakizun liturgiko honen inguruko irudi oso interesgarri eta ezezagunak ikusi ahal izango ditugula”.