Leire Zubitur, Jose Antonio Santano eta Txomin Sagarzazu. / Txingudiko Zerbitzuak

Txingudiko Zerbitzuak arratoiak hiltzeko lanak egiten ari da Irunen hilabete honetan, eskualderako urteko kanpainako programaren barnean. Kanpaina hori bi fasetan egiten da, lehenengoa maiatzean, eta bigarrena, urria eta azaroa artean.

Hilaren 23 arte, eremuka esku hartzeko planari jarraiki, arratoientzako pozoia jarriko da behar den lekuetan, pertsonak eta etxe-abereak ibiltzen ez diren lekuetan betiere, ezbeharrezko intoxikaziorik gerta ez dadin.

Irunen nahiz Hondarribian, etengabea da arazo handienak dituzten eremuen kontrola. Herritarrek beharrezkotzat hartzen duten guztietan eman diezaiokete abisua Txingudiko Zerbitzuak enpresari, dituen komunikazio bideetako edozeinetatik: posta elektronikoaren bidez txingudi@txinzer.eus helbidera; Erlea App-ren bidez edo 900 11 93 84 telefonora.