Igande honetan ospatuko da Herri Giroa. / Hondarribiko Udala

Udaleko Kultura departamentuak antolatzen duen Herri Giroa igande honetan izango da. Hogeitazortzigarreni urtez jarraian, honako egitaraua izango du aurten ekimenak.

10:00etan: Arma Plazan, San Nikolas kalean eta Bretxan, artisau eta elikadura azoka. 25 artisauk inguruk parte hartuko dute. Goizean 10:00etatik hasita, haurrentzat sehaskagintza eta haur zein helduentzat txalaparta saioak Skola Musik-en eskutik.
12:00etan: Izugarria erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale ibiliko da, Portuan eta Alde Zaharrean.
12:30etan: Sagardo dastamena (doan Bretxan).
12:30etan: Erraldoien dantza Izugarria konpartsaren eskutik Arma Plazan.
13:00etan: Dantza erromeria Meakako Adixkideak dantza taldearen eskutik.
17:00etan: Artisau eta Elikadura Azokaren jarraipena.
17:00etan: Zubietako joaldunak (Alde Zaharretik Portura eta gero berriz Arma Plazara).
18:00etan: Sagardo dastamena Bretxan eta herri kirol erakustaldia Arma Plazan. Ugaitz Mugerza eta Iker Vicente aizkolariak, eta Aimar Irigoien harrijasotzailea.
19:00etatik-20:00etara: Trikitilarien emanaldia Arma Plazan.