Obrak egiteko ardura Construcciones Laugas enpresak izan du. / Hondarribiko Udala

Udalak Aspunea kaleko zenbait espaloietako maila jaisteko lanak burutu ditu. “Oinezkoentzako zenbait pasabideetan espaloiak alturaz jaitsi egin ditugu Aspunea kalean”, esan du Txisun Altunak, Zerbitzuetako Zinegotziak.

“Helburu nagusiena irisgarritasunaren hobekuntzan lanean jarraitzea da. Gogoratu behar da inguru honetan Talaiaren bi hezkuntza zentro daudela, baita etxebizitzak ere. Hortaz, mugimendu handia izaten da, batez ere astelehenetik ostiralera”, gehitu du Altunak.

“Aste gutxi barru Zezen plaza eta Nestor Basterretxea kalean zenbai espaloietan ere antzeko lanak burutuko ditugu”, amaitu du Altunak.

Obrak egiteko ardura Construcciones Laugas enpresak izan du, 9.500 euroko aurrekontuarekin.