Aurten ekitaldi guztiak goiz eta eguerdi artean zentratuko dira. / Hondarribiko Udala

Asteazkenean, maiatzak 15, San Isidro eguna ospatuko da, eta urtero moduan erdigunea Guadalupen izango da. Aurten ekitaldi guztiak goiz eta eguerdi artean zentratuko dira.

10:30ean: Santutegitik aterata, prozesioa eta zelaien bedeinkapena, Aitor Mendiluze eta Beñat Lizaso bertsolariekin. Jarraian, meza Guadalupeko Santutegian.

13:00etan: Herri Kirolak, Hodei Ezpeleta eta Felix Zubizarreta aizkolariekin, eta Idoia Etxeberria Joseba Ostolaza harri jasotzaileekin.

Jarraian herri bazkaria egingo da Alkartasuna Elkartean.