Astelehenean itxiko da epea. / Hondarribiko Udala

Azaroaren 30 arte zabalik da Hondarribiko Udaleko kirol arloko dirulaguntzak eskatzeko epea.

Dirulaguntza lerroak hauek dira:

1) Ohiko dirulaguntzak Hondarribiko kirol klub eta taldeen ohiko egiturazko garapenei.

2) Hondarribiko ikastetxeei eskola kirolaren kudeaketa eta arretarako egitura berezien sormen eta garapenerako.

3) Kirol ekintza bereziak antolatzeko dirulaguntza.

a) Kirol jarduera bereziak antolatzeko.

b) Maila absolutuan, nazioarteko izaeradun kirol txapelketa ofizialetan parte hartzeko.

Udalak 159.500 euro bideratuko ditu, gehienera.