Xabier Iridoy, EAJko bozeramailea. / Irungo EAJ

Irungo EAJ pertsonen eta hauen ongizatearen hobekuntzan oinarritutako hiri proiektuaren lanketan aurrera doa. Xabier Iridoy, bozeramaile jeltzaleak azaldu duen bezala, “badira hilabete batzuk gure hiri proiektuaren proposamenaren lerro orokorretan lanean hasi ginela. Hiritarrengana gerturatzeko eta informazioa eta beharrak batzeko fase desberdinek osatzen duten plana da hau. Are gehiago, Irunen errealitatea eta beharrak zeintzuk diren lehen eskutik jakiteko xedearekin, eragile eta elkarte desberdinekin, baita Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta beste hainbat udaletxetako kargu publikoekin ere, hogei eta hamar bat bilera eta topaketa izan ditugu lehen fasea amaitzear da. Hori guztia, erakundeen esperientzian eta errealitatean sakontzeko helburuarekin egin dugu, eta nola ez Irun guztiontzako erreferentziazko hiria izan dadin. Hiriaren onurarako proiektu berritzaileak eta emankorrak lortzeko haiekin lankidetza ezinbestekoa da guretzat”.

Era berean, zinegotzi jeltzaleak proiektuaren jatorria zein den azpimarratu du, “agerian geratu da hirian bizi dugun zaharkitzapen egoera, egungo gobernu sozialistak beste erakundeekiko duen kolaboratzeko ezintasuna, eta herritarren zati garrantzitsu baten haserrea ikusita, ezinbestekoa eta beharrezkoa ikusi genuen begirada etorkizunean jartzea, eta Irun eskualdeko eta Gipuzkoako lehen lerroan kokatzeko ekintzak eta proposamenak lantzen hastea”. Hortaz, pertsonak EAJren proiektuaren ardatza izanik, Iridoyk “pertsonekiko harreman zuzena lehenesten duten beste lehentasun bat dela, eta horrek egiten ari diren hiri proiektua aberastuko duela, zalantzarik gabe. Hiriko biztanleekiko lankidetzak, hiriak dituen oinarrizko arazoak eta beharrak ondoen ezagutzeko metodo eraginkorrena baita” ziurtatu du.

Bestalde, Xabier Iridoyk administrazio ezberdinen artean koordinatutako lanaren garrantzia berretsi du, hala Irungo gai guztiak erakunde hauen agendan egon daitezen. Zentzu horretan, Irungo EAJk proiektua egiteko bigarren faseari hasiera emateko Irunen, datozen asteetan bisitak, bilerak eta hitzaldiak egingo dituztela jakitera eman dute. “Eskuartean Irunerako oso gai garrantzitsuak direnak ditugu, eta hauek herritarrekin eta beste zenbait pertsona aditurekin alderatu nahi ditugu. Esaterako, udalerriko enpresa txiki eta ertainek bizi duten egoerari, bide-azpiegituren egoerari, egungo gizarte politikei eta guretzat estrategikoak diren beste proiektu batzuei erantzuna eman nahi diegu. Alor hauen hobetzeak, Iruni egoera hobea eskainiko dio, liskarretatik eta herritarrentzat kaltegarriak diren kritiketatik urrun. Eta horretarako, Irun hobetzeko, beste erakunde batzuen laguntza ere bilatuko dugu”, adierazi du bozeramaileak.

Amaitzeko, Iridoyk “gure proiektuak, hiriko eremu degradatuak berreskuratzeko, mugikortasuna hobetzeko, irisgarritasunerako, ekipamendu faltarako, herritarren parte-hartzerako, hiriaren eta herritarren parte hartzea sustatzeko, enplegua eta segurtasuna hobetzeko, eta baita beste gai batzuei erantzuna emateko helburua du. Dena Irunek etorkizun hobe bat izan dezan, eta alferrikako liskar hutsak alde batera uzteko”, esanez errematatu du.