Auzokideekin kafea hartu Hendaia hobetzeko

Datorren hilabetean egingo da lehenengo topaketa Orio auzoan. Experientzia baikorra izanez geroz, Hendaiako auzo ezberdinetara hedatuko da

0
1468

Hendaiako udaletxeak eta Denentzat Gizarte Zentroak 2. aldiz antolatzen dute “Herritarren kafea” deitzen duten auzo bereko auzoen arteko topaketa. Urriaren 10ean izango da Orio auzoan, 9:30etatik 11:30etara. Euria egiten badu hitzordua bertan bera geldituko da.

Zer da “Herritarren kafea”?

Topaketaren kartela
Topaketaren kartela

Ekintza 2014ko irailan sortu zen eta herritarren lantalde batek egindako gogoeta baten emaitza da, zehazki, Gizarte Kohesiorako eta Lurraldeen arteko Elkartasunerako lantaldearen emaitza. Proiektu horri, Recycl’arte elkartea lotu zaio, urririkako tokiak sortzea proposatzeko.
Lagunarte giroan (kafea hartuz eta animazioarekin) Orio eta Dongoxenia auzoetako jendeak gonbidatuko dira, lehenik eta behin, leku publiko batean elkartzera, larunbat goiz batean, 9:30etatik 11:30etara.

Helburua

Hendaiako herriak, solasaldi informal horien bidez, auzoek beren pasioak parteka ditzaten, elkar ezagun dezaten, loturak sor ditzaten… eta, agian, elkarri eman diezaioketen zerbitzu edota laguntzak aipa ditzaten bultzatu nahi da.

Egutegia

Orio auzoan, urriaren 10ean, ohiko orduan. Topaketa hauek 2016eko irailetik 2017ko ekainera egingo dira, hileko bigarren larunbatetan, bi auzo horiek aldizkatuz.

Azterketa

2017ko ekainean lan taldea bilduko da ekintzaren ondorioak aztertzeko. Experientzia baikorra izanez geroz, Hendaiako auzo ezberdinetara hedatuko da.