1150 dira orain artean izena emana duten herritarrak. / Hondarribiko Udala

Azken egunak dira Euskaraldian izena emateko. Azaroaren 20an hasiko da, eta osteguna 19 izango da azken eguna. Orain arte izena eman duten hondarribiarrak 1150 izan dira.

Gogoratu larunbata eta igandean, 10:00etatik 14:00etara San Pedro kalean stand bat egongo dela izena eman ahal izateko. Matxin Artzu kaleko turismo bulegoan ere eman daiteke izena osteguna bitarte.

Modu digitalean egiteko, http://www.hondarribia.eus/eu//euskaraldia2020-herritarrak gunean egin.