Lekeitioko Santa Katalina itsasargia. / Irungo Udala

Bihar, 19:30etan, “Zure abenturaren bila” programaren saio berri bat egingo da Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan (sarrera, Aureliano López de Becerra kaletik). Oraingo honetan “Luz de mar: la historia de los últimos fareros” izenburuko ikus-entzunezkoa emango da eta Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultur Elkarteak aurkeztuko du. Sarrera doan izango da.

Sinopsia

Dokumentalaren asmoa da itsasargien historia erakustea horien inguruan bizi eta lan egiten dutenen ahotsaz baliatuz. Itsasargizainak ez ezik, beraien senideek, arrantzaleek, artistek edo idazleek ere garatu dute beraien obra gaiaren inguruan.