Bale-arrantzale euskaldunen inguruko dokumentala

Ostegunean izango da Kultur Etxean, 19:30etan

0
1418

Ostegun honetan, 19:30etan, Kultur Etxean, Baskavigin a.k.a., la matanza de los balleneros vascos dokumentala ikus ahal izango da, hitzaldi batekin. Sarrera doakoa izango da.

XVII. mendean gertatutako zerbaitekin dator. 1615eko urrian, Islandian 31 bale-arrantzale euskaldun erahilak izan ziren, herrialde hartako historiaren gertakari ilunenetako batean. 400 urte beranduago, abentura, ustelkeri, traizio eta laguntasuna ildo dituen dokumental batekin ezagutarazi nahi da.

Islandiako jendearen artean istorio ezaguna bada ere, Euskal Herrian ez da hala, eta duela gutxi ezagutaraztera eman da 2015eko apirilean euskaldunak erahiltzea baimentzen zuen lege bat baliorik gabe utzi zenean. Zenbat eta gehiago ikertu, hainbat eta galdera gehiago sortzen dira. Zer egiten zuten han arrantzale euskaldunek? Benetan bi herrialdeen arteko tentsioa hainbesterakoa zen? Nolatan Gaztelako Koroak ez zuen erantzunik eman?…

Mundu mailako adituen hitzetan, galdera hauek eta beste zenbait erantzuten saiatzen da dokumentala, duela 400 urte gertatutako sarraskia azaltzeko eta izan zituen ondorioak aztertzeko.