«Balearen ehiza historian», Michael Barkhamen hitzaldia

Bihar izango da Hondarribiko Udal Liburutegian

0
96

Hondarribiko Udal Liburutegiak antolatu duen «Herman Melville-Moby Dick» zikloaren barruan, bihar ostegunerako hitzaldi bat antolatu da.

19:00etan Hondarribiko Udal Liburutegian, «Balearen ehiza historian» solasaldia eskeiniko da. Cambridge-ko Unibertsitatetik Geografian Doktore den Michael Barkham izango dugu hizlaria eta Leire Cano arituko da moderatzaile lanetan. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.