Caballero (Ereiten KZ) ilustratzailea izango da dinamizatzailea. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udal Liburutegiak antolatu duen “Herman Melville-Moby Dick” ziklo barruan aste honetako tailerraren berri eman dute.

Datorren asteartean, azaroaren 19an, 17:30etan, Hondarribiko Udal Liburutegian, Balearen murala tailerra eskeiniko da. Maite Caballero (Ereiten KZ) ilustratzailea izango da dinamizatzailea. Liburutegian dagoen balea kolorez beteko da.

Kontuan izan arropa zikintzeko aukera egon daitekeela. Adin guztientzat egokia.