Sarituak, epaimahaia eta udal ordezkariak. / Hondarribiko Udala

Larunbata eguerdian burutu zen Alde Zaharreko Kultur Etxean aurtengo XXXIV. Bordari eta Satarka literatura lehiaketen sari banaketa. Bertan elkartu ziren aurtengo irabazleak, Hondarribiko Udaleko zenbait zinegotzi eta udaleko euskara erantzuleak ere. Aurtengo ekitaldian denetara 54 lanek hartu dute parte.

Bordari Literatur lehiaketan, A mailan irabazlea Irati Goikoetxea izan da, Arraultzak usteltzen direnean lanarekin; bigarren Inaxio López de Arana eta Errinozero andrearen mendekua geratu da eta Hondarribiko Onenaren saria Iñaki Sanzek lortu du, Piodebana lanarekin. Kategoria honetan 8 lan aurkeztu dira.

B mailan aldiz irabazlea Beñat Alkain eta Irudimenaren arazoa lana izan da. Bigarren saria Laida Miranda eta Ipuin bat, opari bat lanarentzat izan da eta Hondarribiko Onenaren saria Beñat Alkain berak jaso du. Kategoria honetara 4 lan aurkeztu dira.

Satarka Olerki lehiaketan, A mailan irabazleak Gotzon Plaza eta Hirian urriko egun batean eta Iñigo Legorburu eta Ni naizen (h)ura. Aforismo poetikoak lanentzat izan dira. Bigarren saria Ekinozio bete Gales lana eta Gorka Salcesentzat izan da. Aldiz, Hondarribiko Onenaren saria Mikel Arruabarrena Larrartek Urregorrizko lur haietan lanarekin. Denetara 37 lan aurkeztu dira.

B mailan lehen saria hutsik geratu da, baita Hondarribiar Onenarentzako saria ere. Bigarren saria aldiz Olaia Baigorrik lortu du Bihar arte poesiarekin. 5 izan dira aurkeztu diren lanak.

Bordari Lehiaketako epaimahaia Mayi Iza eta Karlos Zabalak osatu dute. Satarka Lehiaketan aldiz, Pello Otxoteko, Markox Balentziaga eta Mertxe Mitxelena izan dira. Bietan Arantxa Berrotaran Euskarako zinegotzia eta Karmelo Goikoetxea Euskarako teknikaria egon dira.