Izarkomek Bidasoaren bi aldeetan internet konexioa eskaintzeko modua abiatu du. / Izarkom

Izarkom telekomunikazio operadore kooperatiboak, Behe Bidasoan, baserri eta landa eremuan dauden biziguneei banda zabaleko internet konexioa eskaintzeko azpiegitura hedatu du.

Hiriguneetatik at bizi direnek internet konexio duin bat izateko dauzkaten arazoei aurre egin eta guzti-guztiok internet zerbitzu eskuragarri eta arrazoizko bat bermatuta izan dezagun Izarkomek aurrera daramatzan ekinbideen barruan, Txingudi badia eta Behe Bidasoan, Bidasoaren bi aldeetan internet konexioa eskaintzeko modua abiatu du, beste zenbait eragilerekin batera elkarleanean Izarkom eraikitzen ari den Euskal Herriko Sare Telematiko Publiko-Komunitarioaren bitartez.