Baserritar Etorbidea. / Hondarribiko Udala

Udalak hobekuntza lanak egin berri ditu Baserritar Etorbidean. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Hain zuzen ere Jaizkibel Etorbidearen haseran, zenbait espaloi zati egokitu ditugu, zaharkituak zeudelako eta irisgarritasun arazoak ematen zituelako”.

“Hala, bizilagunekin hala adostuta, obra egin berri dugu, eta etorkizunean ere jarraituko dugu etorbide bereko espaloiak egokitzen”.