Baserritar Etorbidea. / Hondarribiko Udala

Baserritar Etorbidean lurpeko linea elektriko bat egiteko lanak direla eta, datorren astelehenetik eta lau astez, trafiko mozketak egongo dira.

Txisun Altuna Zerbitzuetako zinegotziak dioenez, “Iberdrolak egin beharreko lan bat da, “Txomorronea-Interlimen” linea bezala ezagutzen duguna, Baserritar Etorbidearen 74 eta 92 zenbakietan, Lore-Artean inguruan”.

“Lau aste horietan errail bat okupatuko da, eta autoentzako trafikoa semaforo bidez arautuko da. Oinezkoentzako pasabidea uneoro bermatuta egongo da”, gehitu du Altunak.