Ficoba. / Martín Tellechea

Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak 2019 urte honetarako, eta hamaseigarren aldiz segidan, kale-antzerkiko ekitaldi bat prestatu du, zeinean ikusleek aukera izango baitute izuaren eta suspensearen mundukoak diren pertsonaia desberdinak lanean ikusteko.

Ikuskizun horretan, bere borondatez ibilbidean sartzen den jendearekin elkarren eraginean aritzen dira pertsonaiak. 30 lagun baino gehiago egongo dira lau bat ordutan, ibilbideko leku jakinetan, haientzat prestatutako pertsonaiaren papera jokatzen. Aktore horiek jendeari une dibertigarria eta entretenigarria pasaraziko diote, aurreko hamalau edizioetan egin duten bezala.

Ekitaldia 2019ko azaroaren 2an izango da, 18:00etatik 21:30etara. Irungo Ficoba erakustazokan egingo da. 200 metro inguruko ibilbide batean banatuko dira pertsonaia guztiak.

Aurten, horrez gainera, ikuskizun monografiko bat prestatu dugu, erabat berria, pertsonaia berriekin, ibilbideko girotze desberdinarekin, efektu bereziekin…

Era berean, eta iaz bezala, sarrerak aurretik salduko dira (ikuskizuneko ordutegiarekin) 3 eurotan. Sarrera horiek Amaia Kultur Zentroko leihatilan jarriko dira salgai, Irungo Pio XII plazan, urriaren 29, 30 eta 31an, arratsaldez (17:30-19:30). Ikuskizunaren egunean Ficoban bertan salduko dira geratzen diren sarrerak 17:45etik aurrera.

Azkenik, gogorarazten dizuegu Ficobako aparkalekua dohain dela eta Euskotren (topoa) geltoki bat dagoela barrutiaren aldamenean.

Informazio gehiago: 648 02 85 90 telefonoan, www.santiagokodeabruak.es.tl atarian edo santiagoko.deabruak@gmail.com posta elektronikoan. Bestela Facebook, Instagram eta Twitter-en.