Bera kalea. / Hondarribiko Udala

Datorren astelehenean udala konponketa lanak egiten hasiko da Bera kaleko zenbait espaloietan. Zorua eta kanalizazioa berritzeaz gain, argiztapena hobetuko da ere.

“Jende asko ibiltzen da eremu horretan, Sokoa Merkataritza Zentroaren inguruan”, esan du Txisun Altunak, Zerbitzu eta Obren Zinegotziak. “Obra Bera kalea eta Donostia kalea elkartzen dituen espaloian egingo da. Duela hiru urte egin zen espaloi konponketen jarraipena izango da”.

“Lanen aurrekontua 39.571,84 eurokoa izango da (BEZa barne). Espaloia bera eta beheko kanalizazioak hobetuko dira, eta argiztapena hobetuko ere, kontsumo baxuko argiak jarriz”, esan du Altunak.

Obrak “LDO Proyectos y Montajes Eléctricos” enpresak egingo ditu espero da otsail erdi alderako amaituak izatea.