Arantxa Berrotaran, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia. / Hondarribiko Udala

Urtero bezala, Hondarribiko Udalak bere gizarte arloan lan egiten duten elkarteei zuzendutako dirulaguntzak deitu ditu, 15.000 eurorekin.

“Joan den igandean, Butroi pasealekuan elkarte hauen lan bikaina nolakoa den ikusi ahal izan genuen Hondarribia Elkarlanean ekimenaren barnean”. argitu du Arantxa Berrotaranek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia.

Berrotaranek esan duenez, “ez dugu inoiz ahaztu behar gu baino okerrago jende asko dagoela eta beste alde batetik ezeren truke besteentzako helburu miresgarri batean lan egiten dutenen alde egin behar dugu”.

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 3an amaituko da eta BAZen egin beharko da.