Santano Anaka-Puiana Auzo Elkartean bildu zen auzotarrekin. / Irungo Udala

Irungo alkateak Anaka-Puiana Auzo Elkartean bildutako berrogeita hamarren bat auzotarri entzun eta haiekin hitz egiteko aukera izan zuen, “Alkatea auzoetan” programaren barruan 2017an egiten den lehen bilera honetan.

Bi orduz, Anakako eta Puianako auzotarrek zenbait ohar, komentario eta eskaera helarazi zizkioten Irungo alkateari auzoarekin eta, oro har, hiriarekin loturik. Hizpide izan ziren gaien artean zuhaitzak, espaloiak eta aparkalekua.

Ondoren, jasotako ideia eta eskari zerrenda baloratu ondoren, Informazioaren Gizartea eta Herritarren Parte-hartze arloak bilera honetako ondorioak argitaratuko ditu udal web-orrian, non hartutako konpromisoen gauzapenaren segimendua ere egiten joango den.