Bertso Jaialdia hartuko du larunbatean Santiago kaleak

20:00etan hasiko da, eta lau bertsolari ariko dira: Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jon Maia eta Maddalen Arzallus

0
890

Urteroko Bertso Jaialdia antolatu du Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Larunbatean, abuztuaren 24an izango da, doan, Santiago kaleko Pisuzarra plazan.

20:00etan hasiko da, eta lau bertsolari ariko dira: Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jon Maia eta Maddalen Arzallus. Karlos Aizpuruak egingo du gai jartzaile lana.