Artaleku kiroldegia. / Oihana Sanchez

Irungo Udaleko Kultura Arloaren babesaz, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerdi bat Artaleku kiroldegian jokatuko da, azaroaren 1ean, 17:00etan (15:30etan zabalduko dira ateak).

Txapelketa entzutetsu hori lau urtean behin antolatzen da, eta oso ekitaldi garrantzitsua da bertsolaritzaren eta euskarazko kulturaren barruan. Are gehiago, “Bertsolaritzaren olinpiada” ere esaten zaio. Irailaren 23an hasi zen aurtengo txapelketa, eta final handia abenduaren 17an izango da BECen (Barakaldon). Guztira, 43 bertsolarik hartuko dute parte, nork txapelketako fase batetik aurrera: final laurdenak urriaren 14ra bitartean jokatu ziren, sei saiotan; finalerdiak urriaren 28tik abenduaren 2ra bitartean jokatuko dira, zazpi fasetan; eta finala, esan bezala, abenduaren 17an. Oraingoan, lehen aldiz, Euskadin, Nafarroan eta Iparralden antolatuko dira saioak.

“Udalak ekitaldia ahalik eta hobekien aurrera eramateko eta Irungo eta inguruko bertsozaleek hirian maila handiko hitzordu batez gozatzeko emandako babesa”, nabarmendu du Kultura arloko ordezkaria den Juncal Eizaguirrek. “Duela urtebete hasi zen lanaren emaitza izango da saio hau; izan ere, besteak beste, lan logistiko handia egin behar izan dugu, Artaleku kiroldegiko pista egokitzeko eta, horrela, 2.300 lagun kabitzeko harmailetan eta parketean bertan jarriko diren aulkietan”.

Honako hauek izango dira parte hartzaileak: Aimar Karrika Iribarren (Auritz, Nafarroa), Aitor Sarriegi Galparsoro (Beasain, Gipuzkoa), Alaia Martín Etxebeste (Oiartzun, Gipuzkoa), Maddalen Arzallus Antia (Hendaia, Lapurdi), Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, Gipuzkoa) eta Unai Agirre Goia (Hernani, Gipuzkoa).

Sarrerak ez daude zenbakituta, eta hiru bidetatik eros daitezke:
– https://bertsosarrerak.eus/sarrerak/saioaren_ezaugarriak/344 helbidean
– Turismo bulegoan, non 100 sarrera jarri diren salgai
– Sobera gelditzen badira, Artaleku kiroldegiko leihatiletan bertan, azaroaren 1eko 15:00etatik aurrera

Honako hauek izango dira sarreren prezioak:
– Sarrera orokorrena, 15 euro
– Gazteentzako sarrerena, 8 euro
– Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko bazkideentzako sarrerena, 12 euro

Alde horretatik, aipatzekoa da turismo bulegoan sarrera orokorrak bakarrik jarri direla salgai, alegia, 15 eurokoak.